Leioako Mundialitoaren 23. edizioa abiatuko dute aste-akabuan

Erredakzioa 2024ko uzt. 2a, 15:23

Zapatuan Leioako 23. Mundialitoan parte hartuko duten taldeen aurkezpena egingo dute. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak 2001etik bultzatzen duen ekimen honek kirola baliatzen du migratzaile askoren integrazioa bultzatzeko. Hala, Mundialito hau elkargune eta bizikidetzarako gune bihurtu da, leioaztarren artean errespetua, aniztasuna, inklusioa eta kultura-aniztasuna sustatzeko.

Leioako 23. Mundialitoa zapatuan hasiko dute, uztailaren 6an, Sarrienako udal-zelaietan. Lehen partidak hasi aurretik, 11:00etan inaugurazio ofiziala egingo dute, eta bertan aurkeztuko dituzte aurtengo edizioan parte hartuko duten 18 selekzioak. Horren ostean, uztaileko aste-akabu guztietan eta abuztuaren 10era arte  jokatuko dituzte partidak, beraz, hainbat partida izango dira, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. 

Aste-akabuko egitaraua:

Uztailak 6, zapatua:

13:30ean:

  • 3. eremua (gizonezkoak) Kamerun vs Bolivia
  • 2. eremua (emakumezkoak) Euskadi vs Paraguai
  • 1. eremua (gizonezkoak) Euskadi vs Senegal

Uztailak 7, domeka:

09:00etan:

  • 3. zelaia (gizonezkoak) Maroko vs Ginea Bissao.
  • 2. eremua (emakumezkoak) Euskadi vs Bolivia.
  • 1. eremua (gizonezkoak) Atlatis Isles vs Honduras.

10:30ean:

  • 3. eremua (gizonezkoak) Moldavia vs Argentina.
  • 2. eremua (emakumezkoak) Paraguai vs Santa Cruz.
  • 1. eremua (gizonezkoak) Paraguai vs Egba Crea.

12:00etan:

  • 3. eremua (gizonezkoak) Ekuador vs Ekuatore Ginea.
  • 2. eremua (emakumezkoak) Ekuatore Ginea vs Amazonas.
  • 1. eremua (gizonezkoak) Errumania vs Kolonbia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun