Leioako Udalak lau bisita gidatu antolatuko ditu Leioa pausoz pauso izeneko programaren barruan. Doako bisita horiek udan egingo dituzte, uztaila eta iraila bitartean. Ibilbideak doakoak izango dira eta oinez egingo dira.
Lehenengo ibilbidea, Leioako Altxorretatik, uztailaren 14an izango da, 11:00etan. Bisita horretan udalerriko berdeguneak zeharkatuko dituzte, Ondiz dorretik Artaza jauregiraino. Irteera Eusko Gudariak eta Aldaparrena kaleen arteko kantoitik izango da, Gaztegune Aterpe Leioa kalearen ondoan.
Bigarren proposamenak, Itsasadarrera Begira izenekoak, Leioako eta lurraldeko alderdirik industrialena ezagutzeko aukera emango die parte-hartzaileei. Uztailaren 28an izango da, 11:00etatik aurrera, Leioako metrotik abiatuta.
Zientzia Naturan da bisitetako hirugarrena, abuztuaren 11n, 11:00etan. Euskal Herriko Unibertsitatearen inguruan ibiliko da, naturaz gozatzeko eta monumentu, mineral eta fosil bereizgarriak ezagutzeko. Irteera, kasu honetan, bost gelatxoko geralekuan izango da, EHUren aparkalekuaren ondoan.
Azkenik, irailaren 8an, 11:00etan, Baserri eta Monumentuen Artean bisita egingo da. Bisita horretan, udalerriko enklabeak zeharkatuko dituzte eta historia-ondareagaz duten lotura nabarmenduko dute. San Bartolome eta Peruri igaroko dira. Irteera Boulevardean izango da.
Lau ibilbideetako plazak mugatuak izango dira, 25 pertsona bisita bakoitzerako, beraz, parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behark da ekobideak@gmail.com helbidean edo 666 85 77 61 telefonoan.