Gaur, uztailak 19, goizeko 12:00etan, Leioako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek Leioako Piruloaren aurrean elkarretaratzea egingo dute, birmunizipalizaziorako beharrezkoak diren lehen urratsak ematea eskatzeko Udalari. Hori baino lehen, ELA-ko delegatuek birmunizipalizaziorako etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera egingo dute udaletxean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!