Leioako Udalak argazkilaririk onenentzako sari ederrak ditu

Erredakzioa 2024ko uzt. 30a, 11:15

Leioako 28. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 4ra arte egongo da zabalik eta saridunentzako 400 eurorainoko diru-sariak izango dituzte. Parte hartzeko epea azaroaren 4an itxiko dute.

Leioako 28. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea ireki du Udalak. Parte hartu gura dutenek posta ziurtatuaren bidez bidali edo zuzenean Kultur Leioan entregatu beharko dituzte lanak, 2024ko azaroaren 4ra arte.

Gaia librea da, baina proposamenek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute eta lanak ezin izango dira beste lehiaketa batean sarituak izan. Kolorezkoak zein zuriak eta beltzak dira modalitateak, eta ez dira artifizialki sortutako irudiak onartuko, ezta argazki-hartze baten emaitza ez direnak ere.

Lehiaketa honetarako, Udalak bost sari ezarri ditu, bakoitzak diru-zuzkidura eta diploma dituela: koloretako argazkien saria: 400 euro eta diploma, zuri-beltzeko argazki-saria: 400 euro eta diploma, hiru argazkiko serierik onena: 400 euro eta diploma, bertako argazkilari onena: 250 euro eta diploma, herri bozketaren argazki-saria: 50 euro, Amigo Kulturalen bi txartel urtean, eta diploma.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun