Leioa Kirolakek hurrengo ikasturterako kirol-eskaintza aurkeztu du

Erredakzioa 2024ko abu. 1a, 13:36

Udalak erabaki du aurten Torresoloko igerilekuek irailaren 29ra arte izango dituztela ateak zabalik. ©

Izena emateko epea daborduko zabalik dago irailaren 8ra arte; zuzenean Sakoneta edo Torresokolo kiroldegietan egin daiteke edo telematikoki uki.atezaintza@leioa.eus helbidearen bitartez. Era berean, Udalak jakinarazi du Torresoloko igerilekua irailaren 29ra arte egongo dela irekita.

Udalak, Leioa Kirolaken bitartez, 2024-2025 denboraldirako kirol-eskaintza zabala eta askotarikoa eskainiko duela iragarri du. Gustu, adin eta baldintza fisiko guztietarako pentsatutako eskaintza izango dela azpimarratu dute, bereziki gazteenei, helduei, nagusiei eta haurdun dauden emakumeei zuzendutako ikastaroak izango dituena. Gainera, Haszten elkarteagaz egingo lankidetzari esker, Leioa Kirolakek kirol egokituko ikastaroak ere eskainiko ditu ezintasunen bat duten pertsonentzat

Izena emateko epea zabalik dago eta irailaren 8an amaituko da, igeriketa ikastaroetarako izan ezik. Kasu horietan eskaera eta maila probak irailaren 9tik 13ra izango dira. Bietan, izena aurrez aurre eman ahal izango da, bai Sakonetan, bai Torresolon, eta, telematikoki, uki.atezaintza@leioa.eus helbidearen bidez. Jarduerak urrian hasiko dira.

Gainera, Torresoloko kanpoko igerilekuen instalazioak hilabete honen erdialdean ixtea baino, aurten, Udalak erabaki du horien irekiera irailaren 29ra arte luzatzea. Hala, irailaren 16tik 29ra bitartean Torresoloko igerilekuen ordutegia 14:00etatik 21:00etara izango da astelehenetik barikura, eta aste-akabuetan ohiko ordutegia mantenduko da, 10:00etatik 21:00etara.

Horrez gain, abuztuan, Sakonetako kiroldegiak honako zerbitzu hauek eskainiko ditu: gimnasioko informazioa eta muskulazioa, hilaren 1etik aurrera, 09:00etatik 21:00etara; boulderra, abuztuaren 5etik aurrera; abuztuaren 19tik aurrera, ordutegia ohikoa izango da eta instalazio hauetako igerilekuak zabalduko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun