Eginbide penalak ireki dizkiote gizon bati, Leioako hirigunean orduko 101 kilometroko abiaduran gidatzeagatik

Erredakzioa 2024ko abu. 5a, 11:36

Gertakizuna uztailaren 30ean, goizaldeko 05:00etan jazo zen. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udaltzaingoak eginbide penalak ireki ditu gidari baten kontra herriko hirigunea 101 kilometro orduko abiaduran zeharkatzeagatik, hau da, baimendutako gehieneko abiadura, 30 kilometro ordukoa, hirukoizteagatik.

Udal-iturriek azaldu dutenez, gertakariak uztailaren 30ean izan ziren, 05:00ak inguruan. Salgaiak garraiatzeko ibilgailu bat gidatzen ari zen gidariari balizko bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzi diote.

Udalak gertakizuna baliatu du gogoratzeko oso garrantzitsua dela abiadura-mugak eta trafiko seinaleak errespetatzea udalerri osoan eta, are gehiago, Avanzada estaltzeko obren eragina jasan dezaketen inguruetan. Ildo horretan, lan horiek hasi zirenetik, ibilgailuen trafikoa prebenitzeko eta kontrolatzeko ohikoak direnen lanez gain, Udaltzaingoak lan bereziak egiten dituela ere gaineratu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun