Laster hasiko den 2024/2025 ikasturterako Leioako Udalak eskainiko dituen 18 ikastaro eta tailerretako batean parte hartu gura dutenek aurrez izena eman ahal izango dute irailaren 6ra arte, astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:00etara, udaletxeko edo Gaztelubideko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuetan, eta, modu telematikoan, egoitza elektronikoaren bidez, honako lotura honetara sartuz.
Eskabideak eskainitako plazak baino gehiago badira, irailaren 10ean horiek esleitzeko zozketa egingo dute. Ikastaroak irailaren amaieran hasiko dituzte, urriaren hasieran, eta 2025eko ekainean amaituko dira.
Guztira, 12 espezialitatetako ikastaroak eskainiko dituzte: zur lanketa, zeramika, marrazketa eta pintura, arte aplikatuak, altzariak zaharberritzea, ehoziri-lanak, puntua eta kakorratz-lana, kontaketa laburra, jantzigintza, mugimendua eta erlaxazioa musikaren bidez, argazkigintza digitala, edizioa eta errebelatze digitala.