Ikastaro hauetan izena emateko epea 2024ko irailaren 2an, astelehena, hasiko da, eta Udalaren web-orrian edo Behargintzaren egoitzan (Mendibile 3) egin beharko dira izapideak.
Ikastaro hauek Leioako Behargintzako egoitzan egingo dituzte npresa-trebetasunak eta trebetasun teknikoak garatzeko. Horien artean eskainiko dute "Enpresa Sorrera eta Kudeaketa", norberaren konturako lan-jarduera hasi gura dutenentzat diseinatua. Irailean eta azaroan bi edizio egingo dituzte, eta bakoitzak 20 plaza eta 35 prestakuntza-ordu izango ditu. Hona hemen eskainitako beste ikastaro batzuk: "ETEentzako dirulaguntzak kudeatzeko gaitasun teknikoak", 60 orduko prestakuntzagaz; "Instalazio fotovoltaikoetarako aholkulari teknikoa", 65 ordugaz; eta "Eraikuntzako LAP", eraikuntzako laneko arriskuen prebentzioan bideratua, 60 ordukoa hori ere. Ikastaro horiek guztiek aldez aurretik izena ematea eskatzen dute eta leku mugatuak eskaintzen dituzte.
Gainera, "Toki Garapeneko 3R Programa" ere ezarriko dute, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua. Programa horren helburua da langabeak birlaneratzea, birorientazio-, birkokatze- eta birkualifikatze-ekintzen bidez. Programa azaroaren 11n hasiko da eta 2025eko martxora arte iraungo du, 15 plaza eskainiz. Azkenik, "Mendeko pertsonak zaintzeko elikadura osasungarria" izeneko ikastaroa eskainiko da abenduaren 9tik 19ra, 45 orduko prestakuntzagaz eta 15 plazagaz, zaintzaileek mendeko pertsonak artatzeko nutrizio-gaitasun espezializatuak eskura ditzaten.