Aurtengo deialdiaren berritasuna da 2023ko azken hiruhilekoan, 2024an eta 2020an, 2021ean eta 2022an egindako esku-hartzeetarako laguntza ekonomikoa eskatzeko aukera jasotzen duela. Azken horietan, salbuespen gisa, urte horietan bizilagunen erkidegoek muga jakin batzuekaz funtzionatu behar izan zutelako, COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, lehendik zeuden laguntzak eskuratzea zaildu ahal izan zutelako.
Udalak zehaztu duenez, diru-laguntza horietarako bost lerro nagusi ezarri dituzte, diruz lagundu ahal izateko:
- Erabilera publikoko eta titulartasun pribatuko urbanizazioak hobetzeko eta egokitzeko obrak. Urbanizazioa eraberritzeko edo berritzeko obrak dira, akaberei eragiten dietenak (zoladura, altzariak, lorezaintza eta argiak).
- Etxebizitza kolektiboko eraikinetan inguratzailea edo termikoa hobetzeko obrak. Hala nola, fatxadan eta estalkian isolamendu termikoa jartzea, hobetzea edo leihoak aldatzea.
- Irisgarritasuna hobetzeko obrak etxebizitza kolektiboko eraikinetan, adibidez, igogailuak instalatzea igogailurik gabeko komunitateetan, atariak berritzea igogailurako irisgarritasuna bermatzeko edo kanpoko elementuak egokitzea atarirako irisgarritasuna bermatzeko
- Eraikin babestuen fatxada, estalkia eta/edo egitura hobetzeko obrak.
- Putzu septikoak deuseztatzeko, husteko, garbitzeko eta Galindoko HUAra hondakinak garraiatzeko obrak.