Leioa Kirolakek eskainitako kirol-ikastaroetan izena emateko epea irailaren 8an itxiko dute

Erredakzioa 2024ko ira. 2a, 10:25

Udalak iragarri du aurten Torresoloko kanpoko igerilekuak irailaren 29ra arte mantenduko dituztela zabalik. © LEIOAKO UDALA

Leioako udal-kirol instalazioetan 2024-2025 denboraldirako eskainiko ditutzen kirol ikastaroetan izena emateko epea irailaren 8an, domekan, amaituko da. Gainera, grebak direla eta kaltetutako abonatu eta erabiltzaileei kuotak itzultzen hasi direla.

Leioako Udalak jakitera eman duenez, kirol-jarduerak datorren urrian hasiko dituzte. Hala, ikasturte berri honetarako eskaintza zabala eta anitza prestatu dute, hala nola igeriketa edo aquagym bezalako ur-ibilguakaz, eta padel-pista, yoga, dantza, zumba, body pump edo ziklo indoor, besteak beste. Gustu, adin eta baldintza fisiko guztietarako pentsatutako eskaintza izango dela aurreratu dute, ume edo gazteenei, helduei, zein zaharrenei eta haurdun dauden emakumeei bereziki zuzendutako ikastaroakaz.

Interesdunek aurrez aurre eman dezakete izena Sakonetan eta Torresolon, eta modu telematikoan, uki.atezaintza@leioa.eus helbidera idatziz. Igeriketa ikastaroen kasuan, eskaera eta maila probak irailaren 9tik 13ra izango dira.

Horrez gain, Udalak iragarri du Torresoloko kanpoko igerilekuen irekiera irailaren 29ra arte luzatzea, orain arte, ohikoena hilabete horren erdialdean ixtea izan denean. Hala, irailaren 16tik 29ra Torresoloko igerilekuen ordutegia 14:00etatik 21:00etara izango da astelehenetik barikura, eta aste-akabuetan ohiko ordutegia mantenduko dute: 10:00etatik 21:00etara.

Azkenik, Leioa Kirolak hasi da erabiltzaileei eta abonatuei greben deialdiak instalazioak eta zerbitzuak kaltetu zituen egunei dagozkien kuotak itzultzen. Zehazki, apiriletik uztailera bitarteko hilabeteei dagozkien zenbatekoak dira bueltatuko dituztenak, urtarriletik martxora bitarteko hilabeteetako eraginak aurretik konpentsatu baitziren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun