Ester Exposito eta Pedro Casablanc dira Artatza jauregian filmatzen ari diren El Talento filmanren protagonistak. Pelikula Arthur Schnitzlerren La Señorita Elsa filmean oinarrituta dago eta etorkizun handiko biolontxelo ikasle baten inguruan dihardu; horrek, bere etorkizuna eta duintasunaren artean aukeratu beharko du familia hondamenditik salbatzeko.
Artatza Jauregian filmaketa ugari egin dira, hala nola Cicatriz, Intimidad edo 30 monedas, Alex de la Iglesiak zuzendua, edo azkena, Karmele euskal eta euskarazko ekoizpena.
Iban Rodriguez Leioako alkateak zinema-industriaren garrantzia ekonomikoa nabarmendu ditu, baita industria horren inguruko ekarpen guztia ere. Gainera, berretsi du udalerriak arlo horretan egin daitezkeen ekimen guztiak garatzen eta bultzatzen laguntzeko egin duen apustua. Gainera, nabarmendu duenez, "Leioa eta Artatza Jauregia, ez dira aparteko kokalekuak, baizik eta gero eta profesional gehiagok erabiltzen dituzten eszenatokiak dira, eta horrek kokatzen gaitu eta ikusgarritasuna ematen dio udalerriari, eta, aldi berean, oso harro sentiarazten gaitu".