Leioa fundatu zuteneko 498 urteurrena ospatzeko, Udalak Artatzako noragabeko arima antzerki komiko eta suspensezko ikuskizuna antolatuko du Artatza jauregian. Braulio Cortesen zuzendaritzapean, hainbat konpainiatako aktoreek esperientzia murgiltzaile baten bidez gidatuko dituzte bertaratutakoak, krimen misteriotsu baten ebazpenean protagonistak izan daitezen. Gertaerak fenomeno paranormal eta ikaragarriak izango ditu, trama esperientzia paregabe bihurtuz.
Emanaldiak urriko azken bi aste-akabuetan eta azaroaren lehenengoan egingo dute, eta guztira 16 emanaldi eskainiko dituzte 100 lagunentzat. Emanaldiak euskaraz zein gaztelaniaz izango dira, urriaren 26an hasita. Sarrerak 5 eurotan egongo dira eskuragarri urriaren 7tik aurrera Kultur Leioan eta bere webgunean.
Gainera, urteurreneko ospakizuna, Leioa Ametsetan argi-ikuskizunagaz osatuko da; hain zuzen ere, Artatza jauregiko lorategietan gozatu ahal izango da ikuskizun horregaz, urriaren 26tik azaroaren 3ra bitartean. Sarrera librea eta doakoan izango da, eta herritar guztiek parte hartzeko aukera izango dute.