Leioako Udaleko Gizarte Politiketako sailak dei egien die beren borondatez parte hartu gura duten adinez nagusi diren herritarrei, urriaren 23tik 24rako gauean bizitegi-bazterketa larriari buruzko datuak biltzeko. Proiektu hau EAEko hogei bat udalerritan egiten da aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren koordinazioagaz.
Egitasmoaren helburu nagusia da etxerik gabeko pertsonen profilari eta premiei buruzko ezagutza hobetzea da, herritarrak sentsibilizatzea eta kolektibo hori desestigmatizatzen laguntzea. Gainera, Administrazio Publikoagaz lankidetzan aritu gura dute, hari arreta emateko baliabide eta zerbitzu egokiak bermatzeko.
Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea esteka honen bidez. Halaber, datuak biltzen hasi aurretik, Sortarazik eta Leioako Udalak hitzaldi informatibo bat antolatu dute urriaren 15ean, 19:00etan, Mendibile ikastetxeko lokaletan, lagundu nahi duten pertsonei zuzenduta.
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, 641 042 899 telefonora edo recuento@sortarazi.org helbide elektronikora jo daitekeela ere adierazi dute.