Leioan boluntario bila dabiltza, etxerik gabeko pertsonei buruzko datuen bilketan parte hartzeko

Erredakzioa 2024ko urr. 10a, 10:50

Proiektuak etxerik gabeko pertsonen errealitatea eta herritarrak sentsibilizatzea du helburu.

Leioako Udalak dei egin die herritarrei urriaren 23tik 24ra egingo den ekimen honetan laguntzeko, etxerik gabeko pertsonen egoera hobeto ezagutzeko eta errealitate sozial honen inguruan sentsibilizatzeko.

Leioako Udaleko Gizarte Politiketako sailak dei egien die beren borondatez parte hartu gura duten adinez nagusi diren herritarrei, urriaren 23tik 24rako gauean bizitegi-bazterketa larriari buruzko datuak biltzeko. Proiektu hau EAEko hogei bat udalerritan egiten da aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren koordinazioagaz.

Egitasmoaren helburu nagusia da etxerik gabeko pertsonen profilari eta premiei buruzko ezagutza hobetzea da, herritarrak sentsibilizatzea eta kolektibo hori desestigmatizatzen laguntzea. Gainera, Administrazio Publikoagaz lankidetzan aritu gura dute, hari arreta emateko baliabide eta zerbitzu egokiak bermatzeko.

Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea esteka honen bidez. Halaber, datuak biltzen hasi aurretik, Sortarazik eta Leioako Udalak hitzaldi informatibo bat antolatu dute urriaren 15ean, 19:00etan, Mendibile ikastetxeko lokaletan, lagundu nahi duten pertsonei zuzenduta.

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, 641 042 899 telefonora edo recuento@sortarazi.org helbide elektronikora jo daitekeela ere adierazi dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun