Kanpainaren helburu nagusia tokiko merkataritzari laguntzea eta herritarren artean kontsumoa sustatzea da. Ekimen honen bidez, 18 urtetik gorako pertsonek deskontu-bonuak erosi ahal izango dituzte udalerriko establezimendu atxikietan erabiltzeko.
Nola parte hartu?
Komertzioak atxikitzeko kanpaina urriaren 11tik 17ra bitartean egingo dute. Horri esker, pertsona bakoitzak 120 euro arteko bonuak eros ditzake, NAN edo AIZ bakoitzeko. Bonuak modalitate bitan egongo dira eskuragarri:
- 20 + 10 bonua: 20 euroko ordainduta, 30 eurokoko bonua jasoko du erosleak, parte hartzen duten saltokietan gastatzeko. Gutxieneko gastua 30 eurokoa izango da.
- 10 + 5 bonua: 10 euroren truke, 15 euroko bonua lortuko da, gutxienez 15 euroko gastuagazerosketan.
Bonu horiek Leioako Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez erosi ahal izango dira, eta 2024ko azaroaren 30era arte edo amaitzen diren arte izango dira baliozkoak.