Horretarako, Udalak prozesuan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak, beren iritziak galdetegi anonimo baten bidez eman ditzaten. Hizkuntza sustatzeko estrategia eraginkorren diseinua bideratzen lagunduko duten hainbat ikuspegi jaso gura dituzte horretan. Leioako bizilagunen ekarpenakaz, udalerriaren benetako beharretara egokitutako plan bat egitea espero da.
Era berean, azaroan parte hartzeko saio bi ere egingo dituzte. Lehenengoan, egungo egoerari buruz hausnartzeko proposamena egingo dute, eta, bigarrenean, planak jaso beharreko erronka nagusiei buruz sakontzeko saioa egingo dute.