Leioan Arimen Gaua ospatuko dute musika, dantza eta publiko guztientzako jarduerakaz

Ander Zarraga 2024ko urr. 28a, 12:04

Gauerdian, ikuskizuna Zeuek zonaldean jarraituko du kalejira musikal bategaz. © LEIOAKO UDALA

Eguenean, urriaren 31n, ospatuko dan jai honek tailerrak, musika eta ikuskizunak eskainiko ditu Santu Guztien Egunaren bezpera ospatzeko.

Leioako Udalak egitarau berezia prestatuko du eguenean, urriaren 31n, Arimen Gaua ezin baino hobeto ospatzeko. Jardunaldia 18:00etan hasiko da Boulevardeko Stoa gunean, eta txokolatada bat eskainiko dute doazenentzat. Ordu erdi geroago, leku berean, txikienek jolas- eta aisialdi-tailerretan parte hartu ahal izango dute 20:00ak arte ; txikitxoen sormena eta entretenimendua sustatzeko diseinatuta ekimena izango da.

Halaber, antolatzaileek aurreratu dutenez, musika izango da jai honen erakargarri nagusietako bat. 19:30ean, Taberna Ibiltaria taldeak Ikea Barri plaza alaituko du, giroa eta tradizioa agintzen duen ikuskizuna eskainiz. Geroago, 23:00etan, Gure Ohiturak Dantza Taldeak ikuskizun bat aurkeztuko du Barandiaran Institutuan, komunitate osoari irekitako ekitaldi batean.

Egunari amaiera emateko, gauerdian kalejira musikal bat egingo dute Zeuek gunean, non herritarrek eta bisitariek musikaz eta tradizioz betetako jai-paseoaz gozatu ahal izango duten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun