Leioako Udalak, Osakidetzagaz lankidetzan, ekimen berri bat abiarazi du herritarrei beren aurretiazko borondateak izapidetzen laguntzeko. Dokumentu horri esker, pertsona batek, etorkizunean arreta medikoa jasotzeko gai ez bada, bere nahiak adierazi ahal izango ditu.
Horren berri emateko hitzaldia azaroaren 6an egingo dute, eguaztenean, 18:00etan, Kultur Leioako Auditoriumean, eta Victor Landa Petralanda doktorea izango da hizlaria. Sarrera librea izango da eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.
Ondoren, doako lau tailer ere egingo ditutze, Osakidetzako taldeak koordinatuta, azaroaren 20an eta 27an eta abenduaren 4an eta 11n. Parte-hartzaile bakoitzak bi saiotara joan beharko du eta talde bakoitzeko 15 lagunera mugatu dituzte plazak. Izena aldez aurretik eman beharko azaroaren 7tik aurrera, voluntadesanticipadas@leioa.eus helbidearen edo 747 494 620 telefonoaren bitartez.