Guztira 30 plaza eskainiko dituzte eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da Leioan erroldatuta egotea. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da, zapatuetan izan ezik, 10:00etatik 18:00etara izango dela.
Kultur Leioako Laguna txartela dutenek 30 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 45 euro. Izen-emateak azaroaren 14ra arte egin daitezke, eta bide telematikoz, www.udaletxean.leioa.eus egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre, Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzua Leioako Udalean edo Gaztelubideko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuan, baita Aterpe Leioa Gaztegunean ere, astelehenetik barikura 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
Jasotako eskabideen kopuruak eskainitako plazen kopurua gainditzen badu, horiek zozketa publiko baten bidez esleituko dituzte. Izena eman dutenen zerrendak Aterpe Leioa Gaztegunean kontsultatu ahal izango dira azaroaren 18tik 20ra. Zozketa publikoa Aterpe Leioa Gaztegunean egingo da, azaroaren 21ean, 11:00etan. Zozketaren emaitzak Gaztegunean kontsultatu ahal izango dira, eta zerrenda horretan itxaron-zerrendaren ordena ere adieraziko da.
Plazen behin betiko formalizazioa Aterpe Leioa Gaztegunean egingo da azaroaren 22tik 29ra. Horretarako, ordainagiria entregatu beharko da Aterpe Leioa Gaztegunean