Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokako gastronomia-dasketetan izena emateko epea zabalik dago

Ander Zarraga 2024ko aza. 19a, 16:27

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka abenduaren 8an egingo dute, domekan. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak Idiazabal eta Bizkaiko Txakolina gazta dastatzeko izen-emateak ireki ditu. Dastaketak abenduaren 8an, domekan, egingo dira Leioako Boulevarden, Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren 35. edizioaren barruan.

Doako jarduera horrek txanda bi izango ditu, 12:00etan eta 13:30ean, eta txanda bakoitzean gehienez 15 parte-hartzaile izango dira. Plaza erabilgarriak gaindituz gero, zozketa egingo da abenduaren 2an. Interesatuek azaroaren 29ra arte eman dezakete izena 946 072 570 telefonora deituz edo Kultur Leioako bulegoetara joanez. Ezinbestekoa da adin nagusikoa izatea.

Datozen egunetan azokaren egitarau osoa iragarriko da, herriko egutegian ekitaldi garrantzitsua izango dela agintzen duena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun