Esku-hartze horren bitartez, hodiak eta kutxetak aldatuko dituzte. Aldaketa hori beharrezkoa da estolderia-sarea behar bezala mantentzeko, bai eta 350 metro koadroko plazako zoladura ere. Baldosarik gabeko zoladura jarriko dute, iraunkortasun handiagokoa eta estetikoki berriagoa. Lan horiek 120.000 euroko aurrekontua dute, eta 2025eko urtarrilean zehar amaituta egotea espero da.
Zoladura aldatuta, Udalak, ahal duen kasuetan, atari eta establezimendu komertzial eta ostalarietarako sarbide-kota berdintzeko ere aprobetxatuko du, eta horrek hobekuntza handia ekarriko du irisgarritasunaren arloan.
Aurreratu dutenez, obra ez dute behingoz egingo, baizik eta lau fase ezarri direla, esku hartzeko eremuen arabera bereizita, inguruko bizilagunen egunerokoan ahalik eta inpaktu eta eragozpen gutxien sortzeko. Lehenengo fasea 66 zenbakitik gertuen dagoen eremutik hasiko da, eta 58 zenbakiak hartzen duen espazioan amaituko dute.
Halaber, Plazaren erdian dagoen zuhaitz handia kendu dute daborduko, segurtasun-arrazoiengatik. Udal-iturriek azaldu dutenez, zuhaitz hori mantentzea edo birlandatzea ez da gomendagarria, zuhaitzaren tamaina eta sustraien egoera kontuan hartuta.