Metro-zerbitzua berrezarri dute, arazo elektriko batek hainbat atzerapen eragin ostean

Ander Zarraga 2024ko aza. 25a, 14:20

Metro Bilbaok zerbitzua berreskuratu duela jakinarazi du, sare osoa bertan behera utzi duen akats elektriko bat izan ondoren. Metroko arduradunek jakinarazi dute zerbitzua berrezarrita dagoela, "sare osoan atzerapenak izan arren".

Arazo elektriko batek Metro Bilbaoko zerbitzu osoa eten du gaur eguerdian, hainbat atzerapen eta eragozpen eraginez. Eguerdiko 12:00ak aldera, arazo elektriko batek San Ignazio eta Gurutzeta arteko geltokien arteko zerbitzua eten egin duela jakinarazi du Metro Bilbaok, baina, 13:30ean, etenaldia linea guztietara hedatu dela ohartarazi dute.

Geldialdi horrek hainbat bidaiari bagoietatik ateratzea eragin du, erabiltzaileen artean eragozpenak eta haserrea sortuz. 13:50ak aldera, zerbitzua berrezarri egin dute linea guztietan, San Inazio eta Leioa arteko tartean izan ezik. Azkenik, zerbitzua guztiz berrezarri dute 14:15ak aldera.

Sare sozialen bidez zabaldutako ohar ofizial batean, konpainiak eragindako eragozpenak deitoratu ditu, eta erabiltzaileei beste garraio aukerak bilatzea gomendatu die, teknikariak arazoa konpontzeko lanean ari ziren bitartean. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun