"Egunik zoriontsuenetako bat da entrenatzaile bezala", adierazi zuen Judith Torralbak, Alba Lambeagaz batera Sakonetako talde teknikoaren buruak. "Bi taldeek entrenatutako guztia tapizaren gainean islatzea arrakasta da, baina ahalegin hori podium bihurtzea pastelaren ginga da. Klubarentzat lorpen historikoa izan da", gaineratu zuen Torralbak.
Henar Carrionek, Ashley Fernandezek, Iratxe Garatek, Naia Herrerok eta Iraide Garciak osatzen dute Senior taldea. Brontzea lortu zuten hirugarren postuan mantendu zituen puntuazioagaz, baita oraindik lehiatzeko dauden 21 taldeakaz ere. Alaia nafarrak eta Sierra Madridtaldeek baino ez zituzten gainditu.
Berrespena lehen kategorian
Naroa Ribeirok, June Orzak, Eneko Lambeak, Araia Salazarrek eta Julene Erañak osatutako Lehen Mailako taldea faboritoetako bat zen eta ez zuen hutsik egin. Los Cazafantasmas zinema-sagan oinarritutako muntaia bategaz, bigarren postua lortu zuten maila gorenean, urrea irabazi Nafarroako Lagunak taldetik oso gertu geratuz.
Lorpen horiek klubaren ahalegin kolektiboa islatzen dute eta Sakoneta gimnasia erritmikoko erreferentzia bezala sendotzen dute. Erakundeak bere gimnasten talentua eta talde teknikoaren konpromisoa aintzatetsi izana goraipatu du, Leioan goi mailako kirolaren aldeko apustua berretsiz.