Gazteak joan den asteko ostiralean sexu-eraso bat jasan zuela salatu zuen Ertzaintzaren aurrean. Hori dela eta, gertakariei buruzko ikerketa bat abiarazi zen; hala ere, hiru egun geroago, salaketa faltsua zela baieztatu du adingabeak.
Joan den ostiralean Leioan sexu-erasoa jasan zuela salatu zuen 14 urteko neskak atzera egin du eta bere salaketa faltsua zela aitortu dio Ertzaintzari, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gazteak joan den asteko ostiralean sexu-eraso bat jasan zuela salatu zuen Ertzaintzaren aurrean. Hori dela eta, gertakariei buruzko ikerketa bat abiarazi zen; hala ere, hiru egun geroago, salaketa faltsua zela baieztatu du adingabeak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!