Abenduaren 3an ospatzen den Nazioarteko Euskararen Eguna dela eta, Leioako Udalak 13 jarduera izango dituen aisialdi kulturaleko programazio zabala antolatuko du; proposamen guztiak doakoak eta irekiak izango dira, leioaztar guztiek parte har dezaten.
Bizi, Hazi, Hezi, Berba, Hartu, Eman lelopean, abenduaren 3tik 7ra, martitzenetik zapatura, izango da programa, eta, besteak beste, zirku- eta magia-ikuskizunak, bertso-saioa, escape room bat, herri kirolak, euskal kantak eta musika izango dira.
Ekimen horren bidez, Udalak gozamen-guneak sustatu gura ditu, familiek, gazteek eta herritarrek, oro har, euskaraz parte dezaten, harremanak euskaraz izan ditzaten eta euskaraz gizarteratzeko aukera ere izan dezaten, horrela euskararen normalizazioa eta biziberritzean lagunduz.
Egingo dituzten jardueretako batzuetan izena eman beharko da aldez aurretik, Gaztegune Digitaleko webgunean dauden esteketan.
Egitaraua:
- Zirkuaren Eguna, abenduak 3, martitzena.
- 18:00etan Zirika Zirkus - Egun on, sikiera!, Errekalde plazan. Oparien banaketa.
- Herri Kirolen Eguna, abenduak 4, eguaztena.
- 17:30 Herri kirolak Arran Elkartearen eskutik, Errekalde plazan.
- Irudimenaren Eguna, abenduak 5, eguena.
- 17:30, Holter familiaren madarikazioa, Gaztegunean. Aldez aurretik izena eman behar da.
- 18:00, Hitzen Lapurra. Ipuin kontalaria Dorleta Kortazarren eskutik. Mastitxu Udal Euskaltegian.
- 18:30, Ipuinak Dantzan, Ana Apika eta Intxixu Valbuenarekin. Kultur Leioan. Aldez aurretik izena eman behar da.
- 19:30, Kantu Poteoa Kittu taldeagaz. Estartetxe kalean zehar.
- 19:30, Udondoko txikiteroak. Udondoko Boulevardetik abiatuta.
- Aldapa Eguna, abenduak 6, barikua
- 12:00 Euskaldunen jatorria, historia eta irria Ion Martinez Txiki. Aldapa auditorioan.
- 19:30 DJ Kaktus. Aldapa auditorioan.
- Magiaren Eguna, abenduak 7, zapatua
- 11:30 Tor eta Txoborro magoen ikuskizuna. Aldapa auditorioan.
- 17:30 Hodei magoaren tailerra. Gaztegunean. Aldez aurretik izena eman behar da
- 20:00 Bertso-saioa. Kultur Leioako Auditorioan.