Amnistia Internazionalegaz elkarlanean, aurten ere Leioako Udalak mundu osoko exekuzioak eteteko eta heriotza-zigorra indargabetzeko eskaera egingo du, akusazioaren delitua edozein izanda ere. "Pertsonen bizitza giza eskubide ukaezina da, eskubide guztien artean oinarrizkoena. Inork ez du hori hausteko eskubiderik, are gutxiago Justiziaren izenean", aldarrikatu dute ekimenaren antolatzaileek.
Leioako Udal Liburutegiak bat egingo du ekitaldiagaz eta aste osoan heriotza-zigorrari buruzko liburu eta filmen erakusketa bat erakutsiko du, saiakeretan eta fikzioan banatuta. Herriko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek ere parte hartu dute ekimenean. Esate baterako, Mercedeseko Andre Mariaren ikastetxean, DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleek erredakzioakaz landu dute gai hori, eta Barandiaraneko Institutuan, Europako Parlamentuko ikastetxe enbaxadorean, gai horri heldu diote ingeleseko eta frantseseko irakasgaietan. Amaitzeko, gaiari buruzko idazketa bat ere egin dute.
Bizitzaren Aldeko Hirien Sarea
2015ean, Leioako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak heriotza-zigorraren aurkako konpromiso-adierazpen instituzional bat sinatu zuen, eta, ondorioz, Erromako Sant Egidio Komunitateak hasitako eta sostengatutako Bizitzaren aldeko Hirien Sareargaz bat egin zuen. 2.500 hiri baino gehiago daude Sare honi atxikita. Bizkaian, Leioa, Bilbo, Santurtzi, Barakaldo eta Portugalete.
Urtero, azaroaren 30ean, heriotza-zigorraren lehen abolizioa ospatzen eta gogoratzen da, 1786an Toskanako Dukerri Handiaren Zigor Kodetik ezabatua.