Leioako Umore Azokak bere 25. urteurrena ospatuko du berritutako irudi deigarriagaz

Ander Zarraga 2024ko abe. 2a, 09:01

Marti Oliva Sanchez Bartzelonako ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoak proposatutako diseinua izango 2025eko Umore Azokaren kartel-iragarlea.

Leioako kaleko artisten azokak, Umore Azokak, 25. edizioa ospatuko du 2025eko maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an. Urteurren hori mugarri izango da kaleko arteen erreferentzia nagusietako bat bihurtu den ekitaldiarentzat, bai estatuan, bai nazioartean.

Hurrengo urtean egingo duten edizio berezirako lehen urratsetako bat jakinarazi dute daborduko: kartel iragarlea. 19 artistaren 26 proposamenen artean, Marti Oliva Sanchez Bartzelonako ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko ezagunaren diseinua izan da aukeratua. Kartel-lehiaketetan eta hainbat saritan ibilbide nabarmena izan duen Olivaren proposamena estilo modernoagatik nabarmendu dute, kolore deigarriengatik eta konposizio sinple baina zirraragarriagatik, bere urteurren berezian azokaren espiritu berrituaren isla baita.

Lau egunetan zehar, Umore Azokak Leioako kaleak aire zabaleko agertoki handi bihurtuko dituzte beste ere ere, eta konpainiak, programatzaileak, banatzaileak, prentsa eta publikoa kaleko arteakaz batera arituko dira. Kontaktuak ezartzeko, ideiak trukatzeko, lanak erakusteko eta antzezpenak kontratatzeko plataforma gisa ere aurkezten da hitzordu hau.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, azokak esperientzia paregabe bat eskainiko du hogeita lau orduko etengabeko ikuskizunakaz, sektoreko profesionalak eta publiko sutsua erakarriko ditutze, urtero programazioagaz bat egiten duena eta aktiboki parte hartzen duena.

Halaber, Umore Azokaren XXV. edizioak azokaren ibilbidea hasieratik ospatzeaz gain, kaleko arte eszenikoetarako ezinbesteko foro gisa duen posizioa berretsiko du, ekitaldi bakar honen nazioarteko izaera indartuz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun