Pertsona bi atxilotu dituzte Leioan, droga-trafikoko ustezko delitu batengatik

Erredakzioa 2024ko abe. 2a, 13:22

Leioako udaltzainak, artxiboko irudi batean. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udaltzaingoak, Ertzaintzaren laguntzagaz, gizon bi atxilotu zituen joan den barikuan, droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita.

Tokiko agenteak, zaintza- eta prebentzio-lanetan ari zirela, ostalaritzako lokal batera sartu ziren, eta bi atxilotuak substantzia estupefazienteak manipulatzen aurkitu zituzten. Atxiloketaren unean, lau mugikor zeramatzaten, eta horietako batek eskudiru kopuru handia zeraman gainean: 820 euro. Identifikatzen saiatu zirenean, identifikazio-dokumenturik ez zeramaten eta datu faltsuak eman zituztela azaldu du Leioako Udalak.

Atxilotuak Ertzaintzaren atxilotuen zentrora eraman zituzten, epailearen esku uzteko. eta lokala zigilatuta geratu zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun