Lehiaketak 17:00etatik aurrera izango dira Errekalde plazan. Euria egiten badu, Barandiaran Behekoa Institutuko karpara eramango dituzte, ekitaldiaren garapena bermatzeko.
Txapelketa biak joan den domekarako aurreikusita zeuden, Leioako XXXV. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren programazioaren barruan. Hala ere, eguraldi txarraren ondorioz, azoka bertan behera utzi behar izan zuten, horretarako programatuta zeuden jarduerakaz batera. Tamalez, azoka enblematikoa ezin izango dute berriro egin 2025era arte.
Horrenbestez, Euskal Herriko kirolen zaleek ezinbesteko hitzordua dute zapatu honetan Bizkaiko eta Euskal Herriko kultur ondarea osatzen duten indar eta trebetasun probez gozatzeko.