Leioan Gabonetako magiagaz liluratzeko egitarau oparoa prestatu dute

Ander Zarraga 2024ko abe. 17a, 09:00

Hilaren 24an, Mari Domingik eta Olentzerok harrera egingo diete umeei Elexalde errotan. © LEIOAKO UDALA

Eguberriak sasoi magikoa dira askorentzat, horregatik, leioaztarren artean lilura piztuko duten hamaika jarduera iragarri ditu Udalak: Olentzero eta Mari Domingiri harrerak, Elur-bola, Errege Magoen kabalgata, antzerkiak eta beste hainbat ekintza. Hemen dituzue guztiak.

Egitaraua:

Abenduaren 10etik 24ra

  • Olentzero eta Mari Domingiri eskutitza bidaltzea. Kultur Leioan, Kiroldegian, Pinuetako HAZn, ikastetxe publikoetan: Lamiako, San Bartolome, Txomin Aresti, Artaza eta Altzagan.

Abenduak 20, barikua

  • 18:00 Gaztaina erreak, Boulevarden.

Abenduak 22, domeka

  • 18:00 San Bartolome auzoko Olentzero eta Mari Domingiren harrera.

Abenduak 23, astelehena

  • 18:00 Pinueta eta Itzubaltzeta/Romo auzoetako Olentzero eta Mari Domingiri harrera.

 Abenduak 24, martitzena
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eguna.

  • 17:00 Irteera Elexalde Errotatik Ibilbidea eta abestiak.
  • 18:30 Harrera Elexalde errotan. Euria bada, ez da kalejirarik izango eta harrera Kultur Leioan izango da.
  • 17:30 Harrera Pinueta eta Itzubaltzeta/Romon.
  • 17:30 Harrera Lamiakon.
  • 18:00 Harrera Txorierrin.
  • Haurrek erregeei eskutitzak bidaltzea Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era Kultur Leioan eta Kiroldegian Pinueta. HAZ Kanpanada Txiki.

Abenduak 31, martitzena

  • 11:30 Kanpanada Txiki, Errekalde plazan.

Urtarrilak 3, barikua

  • 11:00-14:00/17:00-20:00 Gabonetako Elur-bola, Udondoko Boulevarden.
  • 12:30 Txotxongiloak: De Fabula (Rosa Martinez), Kandelazubietan.
  • Txistu Kale Band:
    • 19:00 Udondoko Boulevarden.
    • 20:00 Euskal Etxeen plazan.
    • 21:00 Ikea Barri plazan.
  • 18:30 Antzerkia: Pirata Garrapatern abenturak (Patata Tropikala), Kandelazubietan.

Urtarrilak 4, zapatua

  • 11:00-14:00/17:00-20:00 Gabonetako Elur-bola, Euskal Etxeen plazan.
  • 12:30 Antzerkia: Buala (Txaloka), Kandelazubietan.
  • 18:30 Magia: Kidan Magoa, kandelazubietan.

Urtarrilak 5, domeka

  • 11:00-14:00/17:00-20:00 Gabonetako Elur-bola, J. R. Aketxe plazan.
  • 12:30 Antzerkia: Organik (Ameztu Producciones), Kandelazubietan.
  • 18:00 Errege Magoeei harrera, Kultur Leioan.
  • 18:30 Errege Magoen etorrera Lamiakoko Nagusien Etxean. 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun