Leioako Udalak 14 emakume ekintzaileren laguntza izan du 2025eko egutegia prestatzeko, hain zuzen ere, horiek eta euren istorioak izango dira protagonista nagusiak. Egutegi horregaz, Leioako Udalak emakume enpresa-sortzaile horien lana eta ahalegina aintzatesteaz gain, beste emakume batzuei beren amets profesionalak jazartzeko inspirazioa eman nahi die, berdintasunezko eta aukeraz betetako udalerri bat sortzen lagunduz.
Udalak, Berdintasun arloaren bitartez, mahaiko 2.500 eta hormako 1.000 ale argitaratu ditu, eta herritarren eskura egongo dira doan, abenduaren 18tik aurrera, Udalaren eta Gaztelubideren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, Kultur Leioan, LAKET Jabekuntza Eskolan, Udal Euskaltegian eta Kontserbatorioan, Behargintzan eta Sakoneta Kiroldegian.
Hauek dira egutegi honetako protagonistak:
- Yolanda Beortegui González
- Clara Yuste Martin
- Elisabeth Navas Muñoz
- Itziar San Martin Gonzalez
- Ixone Azaola Díaz
- Mar Mar Pérez Ramírez
- María Pilar García San José
- Marian del Moral Puertas
- Miriam Ayo Olabarrieta
- Edurne Muñoz Mas
- Olatz Elorriaga Vegas
- Ruth Fernández Duque
- Ines Van Herckenrode Guerrero
- Arantza Prado Álvarez