Adinekoen artean lapurretak saihesteko berbaldiak eskainiko ditu Leioako Udaltzaingoak

Erredakzioa 2024ko abe. 19a, 09:44

Leioako Udaltzaingoko agenteek emango dute ikastaroa, herriko nagusien egoitzetan. © LEIOAKO UDALA

Guztira lau saio egingo dituzte, lehena atzo bertan egin zuten, abenduaren 18an, eta beste hiru egingo dituzte gaur eta bihar, abenduaren 19an eta 20an, Errekaldeko eta Pinuetako adineko zentroetan.

Leioako Udalak hainbat hitzaldi antolatu ditu lapurretak saihesteko helburuagaz, batez ere, Gabonetan. Saioak adineko pertsonei zuzenduko dizkiete, horrelako delitu-ekintzen aurrean kolektibo ahulenetako bat direlako.

Leioako Udaltzaingoak lapurretak prebenitzeko gomendio batzuk emango dizkie bertaratutakoei, eta lapurrek nola jokatzen duten ere jakinaraziko die, modurik ohikoena engainua izanez. Gainera, hitzaldiaren bigarren zatian, udalerriko udaltzainek delitu informatikoen berri ere emango dute.

Lehenengo topaketa atzo egin zuten Lamiakoko adinekoen zentroan. Gaur eta bihar bitartean beste hiru hitzaldi izango dira: gaur, eguena, abenduak 19, Errekaldeko adinekoen zentroan, 11:30ean, barikuan, abenduak 20, goizez, 11:30ean, Pinuetako adinekoen zentroan, eta egun horretan bertan, baina arratsaldez, 18:15ean, Txorierriko adinekoen zentroan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun