2024/12/29 18:00

Antzerkia

Antzerkia: "Solo"

Antzerkia: "Solo"
Kultur Leioa, Leioa

Edozein pailazoren habitat naturala eszena da, bere publikoagaz. Baina zer gertatzen da bakarrik geratzen denean? Kamerinoan nahasten dira pertsona eta pertsonaia. Bereizten dituen lerroa desitxuratzen den lekuan. Eszenatokia eta bizitza erreala ez den linboa. Muga horretan gertatzen da ikuskizun hau.

Pasa eta ikusi artista honen atzealdea, bere ideiak eta erokeriak. Ikus ezazue bakardadea eta errutinatik irudimenez eta umorez bere burua nola defendatzen duen.

Sartu eta ikusi inork ikusten ez duena. Pertsona bat bere aurrean. Ikuslerik gabeko aktore bat, pailazo bat inork begiratzen ez dionean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun