Programaren helburua kalteberatasun egoeran dauden pertsona batzuek pairatzen duten eten digitala murrizten laguntzea da; izan ere, kolektibo horiek Interneten sartzeko eta tresna teknologikoak erabiltzeko gaitasun edo trebetasun gutxiago dituzte.
Egitasmoari esker, udalerriko bizilagunek administrazio-izapideak egiteko edo lineako zerbitzuak eskuratzeko orientazioa eta laguntza jasotzeko aukera izango dute. Gainera, oinarrizko trebetasun digitalak ikasteko eta tresna teknologikoak erabiltzeko parada ere izango dute, beren ezagutza eta autonomia pertsonala areagotuz.
Leioako Udalak Gizarte Politiken arloaren bitartez eskaintzen du zerbitzu hau, telefono bidez 946 510 002 zenbakira deituz edo, aurrez aurreko hitzordurik gabe, Errekalde Plazako 4-5-6 zenbakietako instalazioetan astelehen, eguazten eta barikuetan eta Langileria kalean 64, martitzen eta eguenetan. Kasu guztietan, 09:30etik 14:00etara goizez eta 16:30etik 19:00etara arratsaldez.