Leioako Udalak gaixo zeuden hamar zuhaitz ordezkatuko ditu San Bartolome auzoan

Erredakzioa 2024ko abe. 24a, 13:05

Zuhaitzak daborduko moztu dituzte, eta laster jarriko dituzte ale berriak. © AINARA TRIGUEROS

Udaleko lorezaintza zerbitzuak onddo trataezin baten eraginpean zeuden hamar bat zuhaitz moztu ditu Basañese kalean, San Bartolome auzoan. Azpimarratu dutenez, zeregin horretan espezializatutako enpresa baten aholkularitzaren ondoren hartu dute erabakia, enpresa horrek berretsi baitu zuhaitzak ordeztu behar zirela hiri-inguruneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

Iragarri dutenez, horien ordez, prunus pissardi aleak landatuko dituzte, lorategiko aranondoa ere esaten zaion loreengatik nabarmentzen den espezie apaingarria. Barietate horrek ez du fruiturik ematen, eta, beraz, errazago mantentzen da, eta egokia da hiri-espazioetarako.

Esku-hartze horren bidez, Udalak inguruko zuhaitzak berritu gura dituela azaldu du, haien iraunkortasuna bermatzeko eta ingurunea edertzen laguntzeko, udalerriko bizilagunen onurarako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun