Urte berriagaz batera, urtarrilaren 3tik aurrera, Kandelazubietan doako hainbat jarduera egingo dituzte familientzat. Obren eraginez ohiko Gabonetako Haur Parkea bertan behera geratu da aurten, baina udalerrian askotariko tailerrak eta ikuskizunak eskainiko dituzte goizez zein arratsaldez.
Urtarrilak 3, barikua
- Txontxongiloak: Rosa Martinez, De Fabula, 12:30ean. 4 urtetik aurrera.
- Antzerkia: Patata Tropikala, Pirata garrapataren abenturak, 18:30. 4 urtetik aurrera
Urtarrilaren 4an:
- Antzerkia: Txaloka, Buala, 12:30ean. 4 urtetik aurrera
- Magia: Kidam magoa, Magia, 18:30ean. 4 urtetik aurrera
Urtarrilak 5
- Antzerkia: Ameztu Producciones, Organik, 12:30ean. 4 urtetik aurrera
Urtarrilaren 3an, barikua, Txistu Kale Bandak Leioako kaleak alaituko ditu, 19:00etan Udondoko Boulevardean, 20:00etan Euskal Etxeen Plazan eta 21:00etan Ikea Barrin.
Gainera, programazio horri guztiari Leioako Udal Kontserbatorioak antolatutako Gabonetako kontzertuak ere gehitu behar zaizkio.
Elur-bola
Nobedade gisa, aurten Leioak Gabonetako dekorazio eta argiztapenagaz bat egiten duen elementu berri bat estreinatuko du: Gabonetako elur-bola handi bat, haur zein helduek barruan aurkituko duten elur artifizialagaz sartu eta jolastu ahal izango dutena, zalantzarik gabe momentuari argazkiak ateratzeko eta familia eta lagunen Gabonetako postal propioa sortzeko aukera ona. Bolak hainbat gune zeharkatuko ditu abenduaren 3tik 5era, eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
- Urtarrilak 3 – Udondoko Bulebarra
- Urtarrilak 4 – Euskal Etxeen Plaza
- Urtarrilak 5 – JR Aketxe plaza