Aurten, ikastetxeak bederatzi proposamakaz parte hartuko du, hurrengoak direnak:
- Lehena, autoeskoletarako simulagailuak sortzen dituen enpresa baten bideragarritasun-plana da. Horren bidez, gidabaimena ateratzeko behar diren benetako gidatze-orduak, baita istripu bat izateko eta gas kutsagarriak isurtzeko arriskua ere murriztuko lituzke.
- Bigarren proiektua, Adimen Artifizialagaz (AA) sortutako app bat garatzea da, albiste faltsuak antzemateko. Horren bidez, aplikazioak berak abisua emango luke berri bat faltsua izanez gero.
- Hirugarrenez, musika zabaltzeko enpresa bat sortu nahi dute, hiru negozio-ildo uztartuko lituzkeena. Alde batetik, ikaskuntzari eskainitako aplikazio bat izango luke, akordeak sortu ondoren harpidedunek edozein tresnagaz duten trebetasuna etxetik bertatik hobetzeko aukera izango luketena. Zerbitzu hau kontzertuetarako eta biniloetarako sarreren salmentakaz osatuko litzateke.
- Laugarren proposamenean, garraio publikoa hobetzen lagundu nahi dute, Barik bezalako txartelak digitalizatuz, besteak beste, balizko gorabehera eta atzerapenei buruzko jakinarazpenak erabiltzaileei bidaliko lizkiekeen 'app' baten bidez.
- Bosgarren proposamenean, Adimen Artifiziala erabiliko lukete berriro ere plataforma digital bategaz, erabiltzaile bakoitzaren unean uneko beharretara egokitutako entrenamendu pertsonalizatuak sortzeko (denbora edo material erabilgarria, adibidez). Gainera, zerbitzu hori beren langileen eskura jarri gura duten enpresei eskainiko zieten. Harpidetzagaz lortutako diru-sarrerak osatzeko, ekipamendua saltzeko edo alokatzeko gune bat ere izango dute.
- Seigarren proposamenean, "foodtrucken" modaren aldeko apustua azaldu zuten, "leku estrategikoetan" arituko zen flota baten bidez. Bere eskaintza gastronomikoaren kalitateaz gain, prezio onean, eta janaria enkargatzeko aukeraz gain, hurbiltasuna bermatzeko.
- Zazpigarrena proposamena da "bizilagunen arteko laguntza-enpresa" bat sortzea. Profesionalen kontratazioa (eta puntuazioa) ahalbidetuko lukeen 'app' bat izango litzateke, baina baita truke-sistemak ezartzea ere, ordaintzeko modu gisa.
- Zortzigarren ideia "app" bat sortzeko proposamena da, eskumuturreko baten bidez osasuna eta segurtasuna hobetzeko. Eskumuturreko horrek, larrialdietako zerbitzuakaz harremanetan jarrita eta beste erabiltzaile batzuek egindako iruzkinak sailkatuta, aukera emango luke jakiteko nola jokatu ezbeharren bat izanez gero edo gaixotzen bada, baina baita etxera gauez itzultzeko ibilbide seguruenak zeintzuk diren ere.
- Azkenik, aplikazio mugikor bat sortzeko proiektua aurkeztu zuten, erabiltzaileei aparkatzeko leku libreak non dauden denbora errealean jakitea ahalbidetuko ziena.