Bueltan da Leioa Konecta, herritar zaurgarrienen eten digitala murrizteko egitasmoa

Ander Zarraga 2025ko urt. 17a, 12:04

Leioa Konecta zerbitzua Errekalde plazan eta Langileria kaleko udal-bulegoen artean eskainiko dute tartekatuta. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak Leioa Konecta programa berraktibatuko du urtarrilaren 20an. Ekimen honen bidez, eten digitala murriztu gura dute, kolektibo kalteberei laguntza pertsonalizatua eskainiz, ingurune digitalera errazago egokitzeko. 

Zerbitzua aldez aurretik izena eman gabe egongo da eskuragarri Errekalde plazan (astelehen, eguazten eta barikuetan) eta Langilerian (martitzen eta eguenetan), 09:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:00etara.

2024an, Leioa Konectak 496 pertsona artatu zituen, % 65,52 emakumeak, 59 urteko batez bestekoagaz. Kontsulta ohikoenak lineako administrazio-kudeaketak, aplikazioak instalatzea eta kontuak berreskuratzea izan ziren.

Programa honegaz, Leioako Udalak inklusio digitalagaz duen konpromisoa indartu gura du, herritarrei oztopo teknologikoak gainditzen eta tresna digitalen erabileran autonomia handiagoa izateko trebetasun berriak eskuratzen lagunduz.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun