Betiko Ikastolak ate irekien jardunaldiak egingo ditu urtarrilaren 28tik 31ra

Babestutako edukia 2025ko urt. 21a, 10:03

Bisitak goizez zein arratsaldez egingo dituzte. © BETIKO IKASTOLA

Familiek ikastolaren eguneroko jarduna eta proiektu pedagogikoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute hilaren 28, 29, 30 eta 31n egingo dituzten jardunaldi berezi hauetan. Gurasoek lotura honen bitartez eman dezakete izena, eguna eta ordua zehaztuta.

Leioako Betiko Ikastolak ate irekien jardunaldiak antolatuko ditu urtarrilaren azken egunetan, interesa duten familiek ikastetxea, bere hezkuntza-eskaintza eta eguneroko jarduna hurbiletik ezagutzeko aukera izan dezaten. Ekimen hau abenduan egindako bisiten arrakastaren ondoren antolatu dute, eta familia guztientzako irekita egongo den ekimena izango da.

Jarduerak goizez zein arratsaldez egingo dituzte. Lehenengoak, 09:10 eta 11:00 bitartean izango dira, ikasleak klasean dauden bitartean egingo diren ibilaldi gidatuakaz. Arratsaldekoak, aldiz, 16:45ean izango dira, eta formatu bitan banatuta egongo dira: ikastola osoaren ikuspegia izateko bisitak eta hezkuntza-etapa bakoitzean sakontzeko saioak irakasleakaz. Jarduerak umeakaz batera egingo dituztenez, euskaraz izango dira, baina argibideak gaztelaniaz ere eman ditzaketela argitu dute.


© BETIKO IKASTOLA

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun