2025/01/26 18:00

Antzerkia

Antzerkia: "Botila barneko aztia eta beste hainbat istorio"

Antzerkia: "Botila barneko aztia eta beste hainbat istorio"
Kultur Leioa, Leioa

Agian, ezezaguna da zuretzat, baina mende askoz itxita egon den botila irekitzear dago. Hartan osagai mordoa dago magiaren historiari dagozkion zenbait garaitako usainez beteta: botilaren barruan sartuko den magoaren promesa, zirkuetan erabat inguratuta emanaldian aritzeko gai den ilusionista, magiaren sekretu handiak agerian jartzen dituen magoa, agertokian azken trukoan huts egiten duen prestidigitadorea, ikusle ororen pentsamenduak irakur ditzakeen mentalista, bere egiazko identitatea jakinarazten duen beste mago bat…

Hauek dira, hain zuzen, ikuskizunak dituen usain horietako batzuk, guztiak magiaz eta historia magikoez beteta. Ireki belarriak, garbitu begiak eta jarri adi burmuina; maindireen eta hautsaren artean hainbeste urtez ezkutatuta egon diren historia magikoak agerian jarriko baititugu.

  • Magoa: Imanol Ituño
  • Zuzendaritza eszenikoa: Juan Paños.
  • Magia aholkularitza: Gonzalo Albiñana.
  • Magia aparailuen sorkuntza: Mago Nock.
  • Musika: Nerea Alberdi, David S. Damián.
  • Iraupena: 75′.
  • Ikuslea: +10 urte.
  • Hizkuntza: Euskaraz.
  • Sarrera: 6 euro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun