Programa hau hiru fasetan egituratuko dute: Deskubritzea, trebetasunak eta gaitasunak identifikatzeko; Eraikitzea, non ikuspegi berritzaileagaz negozio-ideiak garatuko diren; eta Eraldatzea, jasangarritasun- eta digitalizazio-irizpideekin proiektuak baliozkotzea eta prototipatzea ahalbidetzen duena. Gainera, laborategiko azken jardunaldi bat egingo dute, eta parte-hartzaileek beren lanaren emaitzak jendaurrean aurkeztuko dituzte.
Atzo egin zuten egitasmoaren aurkezpenean Alejandra Pazek eta Clara Yustek ere parte hartu zuten. Leioaztar biek Behargintzaren laguntza jaso zuten beren lan-proiektuak martxan jarri ahal izateko. Alejandraren kasuan, bere negozioa, Naranja Comunicación, marketin digitalaren esparruan kokatzen da; Clararen kasuan, bere establezimendua garbitegi bat da, Garbiexpress izenekoa; esperientzia bi horiek eredu eta erreferente dira Leioan ekiteko interesa duten emakumeentzat.
Pedro Arceredillo Enplegu zinegotziak egitasmoaren aurkezpenean nabarmendu zuenez, "programa hau eraldaketa iraunkor baten hasiera izatea nahi dugu, Leioako emakumeek beren ideiak benetako eragina duten proiektu bihurtzeko". Parte hartu gura dutenek Behargintzarekin harremanetan jar daitezke 944 004 195 telefonoaren edo behargintza@leioa.eus helbide elektronikoaren bidez.