Programa otsailaren 1ean hasiko dute Leioa inguruan egingo duten Nordic Walking tailer bategaz, 11:30ean Sakoneta kiroldegitik abiatuta. Bastoiak behar dituztenek, kiroldegian izena ematean eska ditzakete. Ostean, hilaren 15ean hasiko da Gazte Txapelketa, 18:30tik 19:30era Gaztegunean mahai-tenis txapelketagaz. Gainera, 16an 8 kilometroko ibilaldi osasungarria egingo dute Santi Mami eta San Bartolome ermitetatik, 11:00etan Errekalde plazatik abiatuta.
Horregaz batera, familientzat, jolasak eta puzgarriak antolatu dituzte 9an Lamiakoko eskola eta 23an Gaztelubideko frontoian, 11:30etik 13:30era; 12:00etan familia arteko zumba klasea ere egingo dute.
Ekimen horien bidez, Udalak kirolaren, osasunaren eta belaunaldien arteko bizikidetzaren aldeko apustua indartu gura du, komunitatean ohitura osasungarriak sustatuz.