Leioako Udalak ia hiru milioi euro bideratuko ditu hainbat arlotako diru-laguntzetarako

Ander Zarraga 2025ko urt. 31a, 11:50

© LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak 2025 ekitaldirako 2024/2027 Diru-laguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea onartu du, EAJren eta PSEren babesagaz eta oposizioko taldeen abstentziogaz. Hala, iragarri dute ia hiru milioi euroko inbertsioa egingo dutela udal-jarduera eta zerbitzuen sarea indartzeko, gizarteratzea eta ongizate soziala sustatzeko, kirola, kultura, euskara eta sustapen ekonomikoa bultzatzeko.

Partiden sailkapena:

Kolektibo kalteberei eta adinekoei laguntzea (1,2 milioi euro):

  • 936.354 euro gizarteratzeko eta larrialdiko laguntzak egoera ahulean dauden familientzat.
  • 185.000 euro mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzat, etxebizitza komunitariorako eta etxeko laguntzetarako.
  • 64.200 euro adinekoen zentroak dinamizatzeko.
  • 20.000 euro haurren tratamendu psikologikoetarako.
  • 10.000 euro osasuna sustatzeko.

Kirola, kultura eta gazteria sustatzea (756.000 euro):

  • 474.159 euro udalerrian kirola bultzatzeko, klubei eta kirol-ekitaldiei laguntzea barne.
  • 164.052 euro Leioako auzoetako kultur garapenerako eta jaietarako.
  • 28.000 euro udal-eskola eta kontserbatoriorako beketan.
  • 90.610 euro 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat, lanekoak ez diren praktiketan.

Euskara, hezkuntza eta sustapen ekonomikoa (400.000 euro):

  • 105.300 euro euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko.
  • 102.742 euro ikastetxeetan jarduerak garatzeko eta guraso-elkarteek parte hartzeko.
  • 195.000 euro tokiko merkataritzari, ekintzailetzari eta enpleguari laguntzeko Leioan.

Lankidetza, immigrazioa eta berdintasuna (336.000 euro):

  • 315.000 euro nazioarteko lankidetzarako eta kalteberatasun-egoeran dauden adingabeak hartzeko.
  • 3.000 euro udalerrian kulturartekotasuna sustatzeko.
  • 18.000 euro genero-berdintasuneko jarduera eta programetarako.

Eraikinak birgaitzeko eta hirigintzarako dirulaguntzak (130.000 euro):

  • Bizilagunen komunitateei laguntzea irisgarritasunean, energia-eraginkortasunean eta eraikinen birgaitzean hobekuntzak egiteko.

Udal-iturriek azpimarratu dutenez, 2025eko Dirulaguntzen Plan Estrategikoak Udalak leioaztarren ongizateagaz duen konpromisoa islatzen du, funtsezko zerbitzuak indartuz eta udalerriaren garapen sozial, kultural eta ekonomikoa sustatuz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun