Leioa tradizioz beteko dute Santa Ageda Kantuen 34. Lehiaketan

Erredakzioa 2025ko ots. 3a, 12:55

Agate Deuna Leioan, artxiboko irudian. © LEIOAKO UDALA

Leioako kaleak kantuz eta tradizioz beteko dira bihar, otsailak 4 martitzena, Santa Agedako Kantuen 34. Lehiaketan. Hala, adin guztietako taldeak arituko dira euskaraz kantuak eskaintzen herriko kultur egutegian ezinbesteko hitzordua den ospakizunean.

Lehiaketa kategoria bitan banatuko da: A kategoria, 16 urtera arte, eta B kategoria, 16 urtetik aurrera. Parte hartuko duten abesbatzak, 14 guztira, udalerriko hainbat gunetan arituko dira, ezarritako antolaketari jarraituz.

A kategorian honela banatuko dira:

  • Irlandesas Leioa: 10:30etan San Bartolome kultur etxea
  • Gaztelueta Ikastetxea: 11:00etan Pinueta-Gaztelubiden
  • Fundacion Core-Loizaga: 11:00etan Pinueta-Gaztelubiden
  • Izaskun Garitaonandia: 11:30ean Lamiako-Metroko plaza.
  • Txomin Aresti: 12:00etan Erdigunea-Plaza Gorrian.
  • Mesedetako Andra Mari Ikastetxea: 12:20ean Erdigunea-Plaza Gorrian.
  • Altzaga Ikastola: 12:30ean Erdigunea-Plaza Gorrian.

B kategorian honela banatuko dira:

  • Donibanetarrak: 12:10ean Erdigunea-Plaza Gorrian.
  • Betiko Ikastola: 19:00etan Erdigunea-Plaza Gorrian.
  • Kurkudi Kantu Kantari: 19:10ean Erdigunea-Plaza Gorrian.
  • Coral Errekaldeko Errota: 19:20ean Erdigunea-Plaza Gorrian.
  • Ahotsa Jaietan: 19:30ean Erdigunea-Plaza Gorrian.

Taldeek beren gunean kantatzeko aukera izateaz gain, abestiak beste puntu batzuetan interpretatzeko aukera ere izango dute, Santa Agedako musika Leioako toki guztietara eramateko.

Sari-banaketa otsailaren 8an, zapatuan, izango da, 12:00etan, Kultur Leioako Erakusketa Aretoan. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun