Hiru lagunek krisi ekosozialaren argi-ilunetara bidaiatzea erabaki dute. Beraien bidez jasoko ditugu hainbat lekukotasun: aktibista globalenak, tokiko proiektu txikienak, kaltetuenak, pertsonaia historikoenak edo familiartekoenak… Baina bestelakoak ere ekarriko dituzte, hala nola hausnarketak, erreakzio emozionalak, ilusioak, beldurrak, aitorpenak…
Nola erlazionatzen gara izaki indibidual eta kolektibo gisa, iristear dagoenarekin bizitzeko edo mehatxua urruntzeko? Zein da berreraikitzeko eta konpontzeko era berriak aktibatzeko eta berraktibatzeko modua?
Quiero colapsar a tu lado ia argirik ez dagoen lekuan argia jartzeko ahalegin bat da. Planetaren eta gizateriaren etorkizunari buruzko apustu bateratzaile eta errealista. Izaki sentikorren arteko elkargunea. Hil edo biziko mugimendu bat. Behar bat.
Fitxa artistikoa:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!