2025eko inauteriak martoxoaren 1ean eta 4an, zapatuan eta martitzenean, ospatuko dituzte Leioan. Egun horietarako Udalak prest dauka bere egitaraua, adin guztietako leioaztarrek ederto pasatzeko aukera izan dezaten.
Urteko festarik lotsagabeena iragartzeko, Leioako Udalak kartel bat ere argitaratu du oraingoan, udalerria bere piruli bereizgarria barne hartzen duena; hori bai, ohikoa ez den beste irudi bat du, eta inauterietako elementuak ditu soinean, hala nola lumak edo bihotz formako betaurreko handiak. Irudimena eta sormena eraldatzeko gaitasuna bezalako keinua eginez, zalantzarik gabe 2025eko Inauterietan protagonista izango direnak.
Egitaraua:
Martxoak 1, zapatua
Umeentzako eta familientzako eta nagusientzako Inauteriak
- 17:00 Ume eta gazteentzako puzgarriak eta tailerrak, Errekalde Plazan.
- 19:00 Umeentzako eta familientzako ikuskizuna: Dantza saltsa, J.R. Aketxe Plazan. Euria bada Barandiaran Behekoa Institutuan egingo da.
- 19:00 Kalejira. Katxarrada batukada eta Kaña bi trikifarra taldeakaz familientzako mozorro-festa
- 21:30 Nagusientzako mozorro-festa. Eñaut-eriak Ikea Barri Plazan (karpa egongo da).
- 23:00 Erromeria: Kresala, Ikea Barri Plazan (Karpa egongo da)
- 03:00 Jaiaren bukaera.
Martxoak 4, martitzena
- 11:00 Umeentzako inauterietako parkearen irekiera, Txomin Arestiko karpan.
- 12:30 Umeentzako pailazoen ikuskizuna: Patata Tropikala.
- 14:00 Goizeko ekintzen bukaera.
- 16:30 Arratsaldeko ekintzen hasiera.
- 17:00 Umeentzako animazioa: Garabatos diskofesta.
- 18:00 Umeentzako mozorro-jaia eta desfilea. Mozorro jaietarako izena ematea, egunean bertan.
- 19:00 Umeen mozorroen jaiko sari-banaketa.
- 20:00 Jaialdiaren bukaera.