Zenbateraino manipula ditzakegu geure pentsamenduak, errealitatetik ihes egiteko bada?
Anónimos dantza eta zirku garaikideko ikuskizun bat da, sentikorra eta poetikoa, paperaren bidez errealitate paralelo bat sortuko duen emakume baten subkontzientean murgiltzen gaituena. Babesleku oniriko bat eratuko du, denboraren joana iragankorra eta arina duena, ahaztuaren nostalgia ekartzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!