Vatikanoak Gazteluetako irakasle ohia Opus Deitik kanporatzeko agindua eman du

Ander Zarraga 2025ko mar. 5a, 15:39

Leioako Gaztelueta ikastetxean adingabe bati abusuak egiteagatik akusatutako irakaslea, Bilbon epaitu zuten 2018an.

Vatikanoko Auzitegi Kanonikoak Leioako Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohia Opus Deitik kanporatzeko agindua eman du. 2008 eta 2010 artean 12 eta 13 urte zituen ikasle batisexu-abusuak egiteagatik zigortu zuten. Erabakia gertaeren "larritasun berezian" eta irakaslearen eta ikaslearen arteko botere-harremanean oinarritzen da.

Euroapa Press komunikabideak jasotakoaren arabera, kasua epaitzen ari den Jose Antonio Satue Teruelgo gotzainak, Egoitza Santuaren ordezkariak, prozesu honetarako emandako epaiak azpimarratzen duenez, "frogatutako gertakariak, adingabe baten aurkakoak eta akusatuari egotz dakizkiokeenak, kanporatzea justifikatzen duen kausa larria dira".

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 11 urteko kartzela-zigorra ezarri zion 2018an, baina Auzitegi Gorenak urte bira jaitsi zion zigorra 2020an. 2022an, Frantzisko aita santuak ikerketa kanoniko bat agindu zuen, kanporatzeko erabaki honekin amaitu dena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun