Bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatzeko doako tailerrak eskainiko dituzte Leioan

Ander Zarraga 2025ko mar. 11a, 09:51

Eskainiko duten lehen tailerra jarrera zuzentzeari buruzkoa izango da, eta martxoan eskainiko dute.

Udalak abiatutako ekimen honen lehen tailerra jarrera zuzenketan oinarrituko da eta Sakoneta kiroldegian egingo dute martxoaren 14an, 21ean eta 28an, 18:00etatik 19:30etara. Saio hauetan parte hartzen duten pertsonek mina prebenitzen, energia handitzen eta kontzentrazioa hobetzen ikasteko aukera izango dute, betiere jarrera egokitzeko ariketen eta tekniken bidez.

Prestakuntza hau udalaren estrategia zabalago baten barruan kokatzen dela adierazi dute udal-iturriek, hain zuzen ere, bizi-ohitura aktibo eta osasungarriak sustatzeko eta egunerokoan jarrera desegokiek eragiten dituzten arazoak prebenitzeko. Gainera, Leioako Udalak osasun- eta ongizate-baliabideetara eskuragarritasun bermatzeko duen konpromisoa indartzeko asmoa duela ere iragarri du, interesa duen edonork kurtso hauetan doan parte hartu ahal izatea ziurtatuz. Izen-ematea daborduko zabalik dago eta online formulario honen bidez egin daiteke.

Leioako Udalak herritar guztiak animatu ditu ekimen horretan parte hartzera, eta azpimarratu du ekimen zabalago baten parte dela, eta urtean beste tailer batzuk aurreikusten dituztela, betiere osasunagaz eta jarduera fisikoagaz lotutako gaiak landuko dituztenak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun