Udaleko iturriek nabarmendu dutenez, zerbitzu berri hori martxan jartzea "urrats berri bat da eraldaketa eta modernizazio digitalaren arloan, udalerriko biztanleei udal zerbitzuetara sarbidea errazteko modu seguru bat".
Tresna digital hori erabili gura dutenek NIK Patrika Digitala aplikazioa baino ez dute deskargatu behar, doan. Apple zein Android erabilita. Segurtasun-neurri beharrezko eta egokiei erantzunez, betekizun bakarra BakQ identifikazio elektronikoa da. Identifikazio hori ez badago, online edo aurrez aurre eska edo berritu daiteke.
Oraingoz, sistema hori kiroldegiko eta udal-liburutegiko erabiltzaileentzat dago eskuragarri, baina beste udal-zerbitzu batzuetara zabaltzeko aukera aurreikusten da.
NIK patrika digitala
NIK wallet aplikazioak plastikozko txartel gisa eraman ohi diren dokumentuak eramateko eta aurkezteko zorro digital gisa balio du, eta horrek erosotasun, arintasun eta segurtasun handiagoa ematen du behar diren zerbitzuak eta izapideak jasotzerakoan.
Hala, edonork har ditzake bere akreditazio-txartelak (Osakidetza, Gaztetxartela, familia ugariaren txartela...) euskarri elektronikoan telefono mugikorraren barruan, NIK Patrika digitala aplikazioaren bidez. Aplikazioa deskargatu ondoren, telefono mugikorra erakusteko keinu bakar bategaz, dagokion zerbitzuan identifikatu ahal izango da.
Aplikazioak berak modu seguruan kontrolatzen du sarbidea, gailuaren beraren kode, hatz-marka digital edo aurpegi-azterketa biometrikoaren bidez. Horren ondorioz, tresna erabat segurua da, adibidez, gailu mugikorra lapurtzen bada.